Breadcrumb

Edukia

Amenabarrek Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola bisitatu du

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/20

Irudia

Joan den azaroaren 15ean Amenabar bere enpresa aurkeztera etorri zen azken ikasturteko ikasleen eta irakasleen aurrean.

Ekitaldian Amenabar taldeko kideek, Jose Luis González, Peio Uriarte, Idoia Leonet eta Borja Rodríguez, euren esperientzia azaldu zuten eta ikasleek planteatutako galderei erantzun zieten. Saioan etorkizun profesionalean aurkituko dutenaren ikuspegi hurbil eta errealista azaldu zuten, benetan interesgarria eskolako ikasleentzako.
 

Eraikuntza Prefabrikatuaren Berrikuntzako UPV/EHU - AMENABAR Gela

GAI-ARLOA: Ikasgelaren helburu nagusia da talentu berria sartzea eraikingintza-eraikuntza esparruko prozesu guztien digitalizazioan, hasiera-hasieratik: datuak hartzeko eta diseinatzeko jarduerak, prozesuen simulazioa, egikaritzearen kudeaketa, eta, batez ere, eraikin eta azpiegituren etorkizuneko erabilera eta mantentzea, azken horren ondoriozko gastuak efizienteagoak eta jasangarriagoak izan daitezela bermatuz eraikinaren bizi erabilgarrian eta bizi zikloan zehar.

Ikerketa eta espezializazio adimenduna eraikingintza eta eraikuntza digitaleko erronka berriei aurre egiteko. Horiek horrela, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleek Construcciones Amenabar SA enpresarekin praktikaldiak egiteko, prestakuntza jardunaldietarako eta GRALak egiteko akordioak ezarriko dira.

ARDURADUNA: Fernando MORA | fernando.mora@ehu.eus