Breadcrumb

Edukia

Jardunaldi irekietan parte hartzeko aukera: hautazko 0,5 ECTS kreditu lortuko duzue.

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/14

Irudia

Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako 2. mailan dauden ikasle eta beraien familiek Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola ezagutzeko Jardunaldi Irekiak antolatzen ari gara otsailaren 29 eta martxoaren 2rako.

Gaur egun Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleak zaretenak, bisita hauetan parte hartzea nahiko genuke, zuen ikaskide berriei harrera egin eta eskolako instalazioak erakusteko.

Jardunaldi ireki hauek hurrengo bi txandatan egingo dira:

  • Otsailaren 29a, larunbata, goizez, 9:30 – 12:00
  • Martxoaren 2a, astelehena, goizez, 10:30 – 13:00
  • Martxoaren 2a, astelehena, arratsaldez, 16:00 – 18:00

Jardunaldi hauetako txanda bakoitzean parte hartzeagatik, hautazko 0,5 ECTS kreditu lortuko duzue.

Hauek izango dira zuen egitekoak:

  • Otsailaren 26an, asteazkena

- 15:00etatik 17:00etara koordinazio bilera lehenengo pisuko bilera gelan

  • Aukeratzen duzuen txanda bakoitzean

- Ikasleei elkargunean harrera egin

- Taldeari lagundu bisitaren ibilbidean

- Amaierako txostena betetzea

Izena eman dezakezue otsailaren 23ra arte formularioa betetzen.

Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik!