Breadcrumb

Edukia

UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

2023/2024 ikasturteko bigarren lauhilekoko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin.

Datak: 

  • Maiatzak 11-12
  • Maiatzak 18-19
  • Maiatzak 25-26
  • Ekainak 1-2
  • Ekainak 8-9
  • Ekainak 15-16
  • Ekainak 22-23
  • Ekainak 29-30

Ordutegia:

  • 09:00etatik 21:00etara (jarraia).

Ikasgelak irekiko dira asteburuetan honako toki hauetan:

Gipuzkoako Campusa:

  • Elbira Zipitria zentroa (Ondarreta pasealekua, 18)

Erreserba: QR4services aplikazioaren bitartez.
*UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.