Ebaluazio Psikologikoa Ikerketa Taldea
![Irudia](/documents/1301494/0/margoak.jpg/34198008-8dd7-457d-a5d4-4fce5a9131fa?t=1376998139000)
Ebaluazio Psikologikoa: Tresnen Diseinua eta Esku-hartze Programen Ebaluazioa ikerketa-taldea EHUko Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamendua Saileko irakasleek osatzen dute.
Bere ikerketa-jarduera Ebaluazio Psikologikoaren barruan sartzen da, eta ebaluazio-tresnen egokitzapena eta haur eta gazteen esku-hartze programen ebaluazioa lantzen ditu.
Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak euskal unibertsitate sistemako ikerketa-taldeen jarduerak laguntzeko ematen duen diru-laguntza jasotzen du gaur egun ikerketa-taldeak (2007ko urriaren 30eko ebazpena, EHAAren 2007ko azaroaren 27a).