TVE Euskadi

TVE Euskadi

Telebista publikoa

TVE Euskadi

Enpresaren izena: RTVE

Komunikabidearen zabalkunde eremua: Espainia

Webgunea: www.rtve.es

Helbidea: Departamento de archivo y documentación. Servicios informativos. Centro Territorial de TVE en el País Vasco. Poza Lizentziatua, 15-60. 48011 Bilbo

Telefonoa: 944 229 141

Fax: 944 229 158

Harremanetarako pertsonak: Alberto Arana; Isabel Abia

Posta elektronikoa: documentacion.bi.tve@rtve.es

Sortze data: 1973

Erabiltze mota: bertoko langileak eta TVEko beste egoitzen erabiltzaileak

Dokumentazio Zentroko langile kopurua: Hiru

1.- Bideotekaren datuak

Funtsak: Programak (albistegiak, kulturalak, kirolekoak, dibulgaziozkoak) eta, batez ere, egoitza honetarako berri eta saioetarako egindako grabaketak. Dokumentuak zinema (1973-1982) eta Betacam analogiko eta digital euskarrietan. Zinema funtsak: 2.400 lata, 720.000 grabaketa metro gutxi gorabehera. Bideo funtsa: 90', 60' eta 30' formatuko 12.000 zinta baino gehiago. 87.200 erreferentzia datu-baseetan. Gaiak: politika, erakundeak, kirolak, ekonomia, lana, gertakariak, kultura eta gizartea. Hedadura geografikoa: Euskal Autonomia Erkidegoa. Hedadura kronologikoa: 1973-2008. Hizkuntza: Gaztelan.

Ezaugarri teknikoak: Intranet eta Internet.

Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Lengoaia naturala.

2.- Eskainitako beste funts eta zerbitzu batzuk

Dokumentu idatziak, paperean: zentroan emititutako albistegi eta programen jatorrizko gidoiak. Ez dute prozesu dokumentala jasan,  kronologikoki eta programaren arabera bakarrik ordenatu eta liburukietan enkuadernatu dira.

3.- Dokumentazio Zerbitzuko langileekin hizketan

4.- Argazki galeria

TVE Euskadi
TVEko egoitza Bilbon

 

TVE Euskadi
TVE-ko dokumentazio zerbitzua, bideo zinta etiketatuak

 

TVE Euskadi
TVE-ko dokumentazio zerbitzua, datu-baseak kontsultatzeko pantaila