Diario de Noticias

Diario de Noticias

Egunkaria

Diario de Noticias

Enpresaren izena: Diario de Noticias (Zeroa Multimedia S.A.)

Komunikabidearen zabalkunde eremua: Nafarroa

Webgunea: www.noticiasdenavarra.com

Helbidea: Altzutzate 8, Areetako industri poligonoa. Huarte – Iruña

Telefonoa: 948 33 25 33

Fax: 948 33 25 18

Harremanetarako pertsona: Itziar Aldaz

Posta Elektronikoa: documentacion@noticiasdenavarra.com

Sortze data: 1994ko apirilaren 8a

Erabiltzaile mota: Egunkariko esparru guztietako langileak (erredakzioa, publizitatea, marketing-a, administrazioa).

Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: Hiru.

1.- Prentsa artxiboaren datuak

Funtsak: Artikuluak automatikoki datu-basean gordetzen dira eta maketazioak aurretiaz erabakitako guneetan banatzen dira. 1995. urtetik 1998. urte bitarteko lanak datu-basean gordeta daude. 1998tik 2004ra arte, berriz, dokumentazio gunean izan zituzten arazo tekniko eta pairatu zituzten sistema aldaketak tarteko, paperean gaika gordeta daude. Azkenik, 2004. urteko urritik aurrera kaleratutako guztia pdf formatuan gordeta aurkitzen da. Diario de Noticias egunkariaren bi bilduma enkuadernatu eta Diario de Navarra egunkariaren bilduma bat ere gordeak dauzkate.

Kontsultarako eta fotokopiatzeko eskain dezakeen erosotasunagatik, urtebeteko epea daukaten egunkariak ere bloketan gorde ohi dituzte.

Ezaugarri teknikoak: Erabiltzen duten datu-basea Mediagrid izenekoa da eta hainbat liburutegitan bereiztua dago:

  • Testuak (artikuluak izango liratekeenak).
  • Zain dauden irudiak (oraindik dokumentatzeke dauden argazkiak).
  • Historikoa (argazki digital eta digitalizatuen artxibo historikoa).
  • Pdf (pdf formatuko orrialdeak).
  • Liburuak (gordetako liburuen fitxa katalografikoak).
  • Kontaktuak (negatibo gisa gordetzen diren argazkien fitxak).

Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Hiztegi egoki eta kontrolatu bat erabili ahal izateko aukera daukaten arren (deskriptore ez-hierarkikoak, dokumentalistek bere garaian sortu zituztenak), denboraren gabeziak ez die gauzak behar bezala gordetzen uzten eta, hori oinarri hartuta, testuak libreki gordetzeko beharrean aurkitzen dira.

2.- Argazki artxiboaren datuak

Funtsak: Gaur egun artxibatzen diren argazki guztiak digitalak dira eta denak datu-base batean gordeta daude. Kaleratutako argazki denak eta plazaratu ez diren argazki hautatuak artxibo historikoaren parte dira; 2001. urtetik aurrerako artxiboaren parte, hain zuzen ere. 1994. urtetik 2002. urtera bitarteko irudi gehienak berriz, era negatiboan eta zenbaki korrelatiboekin ordenatutako artxibategian gordetzen dira. Horiek behar bezala errekuperatu ahal izateko, interesatuak beharrezkoa du datu-basean kontsulta egitea.

Kopurua: 575.000 argazki digital, guztiak ere artxibo historikoaren parte dira.
154.227 kontaktuetarako erregistroak (denak era negatiboan).

Ezaugarri teknikoak: Mediagrid izeneko datu-basea.

Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Kontrolatutako hiztegia (keywords-ak edo deskriptore ez-hierarkikoak).

3.- Eskainitako beste zerbitzu batzuk

2004. urtean aurreko egunkariaren (Navarra Hoy) argazki ondare guztiak digitalizatu ziren eta orain, gainerako argazki guztiak bezalaxe, artxibo historikoaren parte dira. Era berean, aipatu behar da 1982-1994 urte bitarteko Navarra Hoy egunkariaren ale guztiak ere enkuadernatuta eta gordeta daudela.
Noticias Taldeko beste egunkariak abian jarri zirenetik, Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Álava, beren artxiboa Taldeko edozeinek erabil eta ikuskatu dezake.
Diario de Noticiasek kaleratu eta ekoiztutako liburuez osatutako liburutegi txiki bat ere badaukate eta Nafarroarekin lotura eduki dezaketen orotariko gaiak jorratze dituzten bestelako liburu batzuen bilduma ere bai.

4.- Etorkizunerako proiektuak

Gaur egun, 1994-2004 urte bitarteko Diario de Noticias egunkarien orrialdeak berreskuratzen ari dira, denak pdf formatuan.

Berehalakoan, Diario de Noticias egunkaria biltzen duten bi bilduma enkuadernatu bestelako eraikin batera eramateko asmoa dago. Hartara, artxiboan espazioa aurreztu egin ahal izango baita.

5.- Audioak

6.- Argazki galeria

Diario de Noticias
Diario de Noticias egunkariaren dokumentazio zerbitzua

Diario de Noticias
Azken egunkariak pilaturik Diario de Noticias egunkariaren dokumentazio zerbitzuan