Diario de Navarra

Diario de Navarra

Egunkaria

Diario de Navarra

Enpresaren izena: La Información, S.A.

Komunikabidearen zabalkunde eremua: Nafarroa

Webgunea: www.diariodenavarra.es

Helbidea: Zaragozarako errepidea 2.5km. 31191 Cordovilla

Telefonoa: 948 236050

Harremanetarako pertsona: Angel Zoco Sarasa

Posta elektronikoa: angel.zoco@diariodenavarra

Sortze data: 1979ko urtarrila

Erabiltzaile mota: Enpresako lantalde osoa, normalki La Información Taldeko orotariko argitalpenetako erredakzioetako kideak. Marketing eta publizitatea bezalako esparruetakoak ere, askotan erabili ohi dute.

Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: Sei.

1.- Prentsa artxiboaren datuak

Funtsak: Prentsa artxiboaren oinarria hauxe da: 1903tik gaur arteko hemeroteka; 1979-1998 bitartean eratutako dosierren ondarea; beste medioetan plazaratutako albisteen hautaketa, 1979tik 1998ra bitartean paperean eta 1999tik aurrera era digitalean.

Ezaugarri teknikoak: 1979ko uztailera bitartean euskarri bezala papera erabili zuten. Hauek, alfanumerikoki sailkatutako dosierretan gorde ziren. 1979ko uztailetik aurrera, erabiltzen den euskarria digitala da. Ondarea garatzen eta lantzen joan den heinean, sistema digitalean ere aldaketa asko gertatu dira. Une hauetan albisteetarako txt, orrialdeetarako pdf eta irudietarako jpg formatuak erabili ohi dituzte, eta  Oracle Intermedia eta SQL programak.

2.- Argazki artxiboaren datuak

Funtsak: Argazkien artxiboan mende hasieratik aurrerako irudiak agertzen dira, baina 1922. urtera arteko irudiak nahiko urriak direla esan behar da. 80. hamarkadara arte erabiltzen diren euskarriak, papera eta argazkien negatiboak dira. Hortik aurrera, pelikularen eta sistema digitalaren arteko elkar uztarketa bat hasten da. 2005etik aurrera digitalki bakarra ekoizten da. Azkenik, 1979tik aurrerako irudi denak, berdin du berez zer euskarritakoak diren, denak digitalizatuta daude.

Kopurua: Orain, milioi bat irudi digitalen bueltan dabiltza. Pelikulan edo positibatutako parean gordeta dagoen artxibo historikoa ez dago zenbatuta, baina oso garrantzitsua da.

Ezaugarri teknikoak: Irudiak prentsara zuzenduta daude. Hori dela eta, jpg formatuan ez dute mega bat baino gehiago betetzen. Batzuetan kalitateko argitalpen eta erakusketetarako, eskaneatu bereziak egin ohi dituzte. Baina normalki digitalizazioa 300 dpi-ko definizioan eta jatorrizko neurriak errespetatuz egin ohi dute. Irudia txikia bada, 1.200eko neurrira irits daitezke.

3.- Dokumentazio Zerbitzuko arduradunarekin hizketan

4.- Argazki galeria

Diario de Navarra
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, biltegia

Diario de Navarra
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, mikrofitxen irakurgailua eta artxibadore bat

Diario de Navarra
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, eskanerra

Diario de Navarra
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, eskanerra

Diario de Navarra
Diario de Navarra egunkariko dokumentazio-zerbitzua, kanpoko disko gogorra