Laguntzaileak
Taldeak bi kolaboratzaile nagusi ditu:
DTU- Wind (<span lang="en">Technical University of Denmark</span>)
Danimarkako elektrizitate ekoizpenaren zati nabarmen bat energia eolikotik dator, 2011n 25%eraino helduz. Honek Danimarkako industria eolikoa teknologia honen liderra egiten du, turbina ekoizle nagusienak izanik eta sektorerako hornitzaile punta-puntako sarea edukiz. Herrialde honetan haize energiak izandako arrakastaren arrazoietako bat hauxe da: Danimarkan betidanik saiatu dira ikerkuntza asko sustatzen eta aldi berean industriakin lotuta mantentzea, biak batera aurrera eramanez.
Danimarkako energia eolikoaren ikerkuntza arloa internazionalki ezaguna da teknologia honen puntan egoteagatik, eta DTUk (Technical University of Denmark) parte handia hartu du herrialde honetako energia eolikoaren ikerkuntzan, Risø National Laboratory for Sustainable Energy laborategiaren laguntzarekin, kolaboratzaile nagusi bat izanik. 2012ko urtarrilaren 1erako, DTUk aurrerapauso bat gehiago eman du industria ikerkuntzan, berrikuntzan eta sektore publikoko kontsultorian ematen duen babesean. Izan ere, haize energiarekin zerikusia duten talde guztiak batu egin ditu sail berri batean, DTU Wind izenekoa, unibertsitatearen ikerketa ahalmena hobetzeko asmoz, eta baita hezkuntza eta prestakuntza aktibitateak ere.
CDIF (<span lang="es">Centro de Diagnóstico Industrial y Fluidodinámica</span>)
CDIF-a ikerkuntza eta garapen zentru bat da, Kataluniako Unibertsitate Politeknikora (UPC) erantsia. TECNIO-ko partaidea da, ACC10-en iniziatiba, Kataluniako Generalitateko Berrikuntza Teknologikoaren Agentzia dena.
Taldea Industri Ingeniaritzako doktore talde batek osatzen du, esperientzia nabarmenarekin bibrazioetan, diagnosian, kalte detekzioan eta fluidodinamikan.