Eduki publikatzailea
Berriak
2021-2022 ikasturterako izen ematea irekia
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/30
Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultatetik zurekin jartzen gara harremanetan, “Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza” graduondokoaren aurrematrikula irekieraren berri emateko. Hirugarren edizioaren arrakastaren ondoren, 2021/22 edizioan izena emateko prozedura jada martxan dago.
Laugarren edizio honek berrikuntza bat dakar irakaskuntza programan. Gizarte Zerbitzuen diseinuan berrikuntza estrategietan oinarritutako modulu berri bat martxan jarri dugu.
Graduondokoa erdipresentziala da, eskola presentzialak %65a dira eta onlinak aldiz %35a. Eskola presentzialen irakaspena Arabako eta Bizkaiko (Leioa) Campusen artean banatzen dira.
Azkenik, irakaskuntza programa COVID-19 krisiaren ondorioz gizarte zerbitzuen sistemak jorratu beharreko erronka berrietara moldatu dugu.
Kontaktua: ainhoa.berasaluze@ehu.eus y noemi.bergantinos@ehu.eus
Twitter: @gestionss_ehu