Presentación

Aurkezpena

Titulu honek profesionalen prestakuntza errealitate dinamiko eta aldakorrera egokitzeko beharrari erantzuten dio Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman, prestakuntza eta espezializazio maila handia eskatzen baita.   

Helburua da Gizarte Zerbitzuen kudeaketari buruzko prestakuntza eskaintzea, beharren testuinguru berri batean, non pertsonen eta taldeen kudeaketa eta zerbitzuak diseinatzeko, planifikatzeko, ebaluatzeko eta berritzeko erronkari heldu behar zaion.

Gaur egungo gizarteen ezagutzari eta haren baitan sortzen diren premia eta arazoak identifikatzeari lotutako gaitasunak erakusten dira. Gizarte planak eta proiektuak diseinatzeko, berritzeko, planifikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna ematen du, nazioarteko paradigmak eta beste esperientzia batzuk abiapuntutzat hartuta.