2020-2021 kurtsorako izen ematea irekia
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/16
Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultatetik zurekin jartzen gara harremanetan, “Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza” graduondokoaren aurrematrikula irekieraren berri emateko. Bigarren edizioaren arrakastaren ondoren, 2020/21 edizioan izena emateko prozedura jada martxan dago.
Hirugarren edizio hau berritasun nabarmenekin dator. Lehena, graduondokoa erdipresentziala izatera igaroko da, eskola presentzialak %65a izango dira eta online eskolak aldiz %35a.
Bigarren berritasuna, eskola presentzialak irakaspena Arabako eta Bizkaiko (Leioa) Campusen artean banatuko dira.
Hirugarren berritasunari dagokionez, irakaskuntza programa COVID-19 krisiaren ondorioz gizarte zerbitzuen sistemak jorratu beharreko erronka berrietara moldatu dugu. Gainera, mintegi birtualetan oinarritutako modulu bat gehitu dugu “El Sistema de Servicios Sociales ante la crisis del COVID-19” izenburupean.
- Kontaktua: arkaitz.fullaondo@ehu.eus eta ainhoa.berasaluze@ehu.eus
- Twitter: @gestionss_ehu
- Aurrematrikula