Unibertsitate masterren jarraipenerako Arautegia
Unibertsitate Masterren Jarraipenerako Arautegian egin diren aldaketa nagusiak hauek dira: ikasgaien deialdietara uko egiteko baldintzak zehazten dira, eta ezartzen da ikasgai batean aurkeztu ez izanak ekartzen duela zuzenean ikasgaiari uko egitea. Horrez gain, ikasgai batean ez aurkezteko baldintza definitzen da, hau da, ikasgaian pisu handiena duen ebaluazio-probara aurkeztu ez izana. Azkenik, arduraldi partzialeko ikaslearen definizioa ere zehazten da.