Tramitazioa
1.- Informazioa bidaltzea Idazkaritza Nagusira.
UPV/EHUn arautegi bat egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo da, hark uki ditzakeen pertsonek edo antolakundeek parte hartu ahal izan dezaten testua lantzeko prozeduran.
Horretarako, arautegia egiteko ekimena bultzatu duen errektoreordetzak, zeina izango baita gai horretan eskumena duena, dokumentu bat bidaliko du Idazkaritza Nagusira, balizko erregulazio horren nondik norakoak azaltzeko. Xehetasun hauek adieraziko dizkio:
- a) ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- b) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
- c) Arauaren helburuak.
- d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
Era berean, dokumentuan zehaztuko da proposamenak aurkezteko epea, gutxienez hamar egun baliodunekoa izango dena, eta zein helbide elektronikotara bidali behar diren ekarpenak.
Protokolo honen eranskinean dago kasu bakoitzean ekimena bultzatzen duen errektoreordetzak Idazkaritza Nagusira bidali beharko duen dokumentuaren eredua.Errektoreordetza proposatzaileak eredu hori erabiltzen ez badu, kontuan hartu beharko du balizko arauaz aurkezten duen informazioa behar bestekoa izan beharko dela interesdunei kontsulta egin ahal izateko.
2.- Tramitea UPV/EHUko web orrian argitaratzea.
Web orrian atal bat jarriko dugu UPV/EHUren araugintzan parte hartzeko.Atal horretan argitaratuko dira Idazkaritza Nagusira heltzen diren prozedurak, ekarpenak egiteko epea zabalik dagoen bitartean.
3.- Kontsultan zehar jasotako ekarpenen kudeaketa.
Interesdunek zuzenean bidaliko dizkiote beren iradokizunak, iritziak eta, oro har, ekarpenak arautegia bultzatzen duen organoari, berak emandako helbide elektronikora.Prozeduran parte hartzeko ezinbestekoa izango da ekarpena egin gura duen pertsona fisiko edo juridikoak bere burua behar bezala identifikatzea.
Ekarpenak bilduta, arautegia bultzatzen duen organoak gogoan izango ditu arautegia onartzeko prozesuan, egoki iruditzen zaizkionak testuan txertatuz eta gainerakoak kanpoan uzteko arrazoiak azalduz, eta dena utzi beharko du jasota espedientean.Behar bezala identifikatu ez diren pertsonen ekarpenak baztertu egingo dira beti.
Arautegia bultzatzen duen organoak jasotako ekarpenen laburpen txiki bat egingo du, parte hartzaileen datu pertsonalak isilpean utziz. Laburpena webgunean argitaratuko da.
4.- Aurretiko kontsulta publikotik salbuetsitako kasuak.
Kasu hauetan kontsulta publikoa ez da nahitaezkoa izango:
- Arautegiak aurrekontuei edo antolaketari buruzkoak direnean.
- Hala justifikatzen duten interes publikoko arrazoi astunak daudenean.
- Arau proposamenak jarduera ekonomikoan eragin nabarmenik ez daukanean, xede dituen hartzaileei betebehar handirik ezartzen ez dienean edo gai baten alderdi partzialak arautzen dituenean.
- Presazko eta premia larriko kasuetan.