SINPLIFIKAZIO ADMINISTRATIBOAREN PROZEDURA (murriztuta)

Sinplifikazio administratiboaren prozedura

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa) erregulazio onaren printzipioak jasotzen ditu 129. artikuluan. Bertan esaten denez, legegintza ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala baliatzean, administrazio publikoek printzipio hauen arabera jokatu behar dute: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. Araugintza ekimenak saihestu egin behar ditu karga administratibo alferrikakoak edo ezinbesteko ez direnak.

Artikulu horri jarraituz eta tramite neketsuak, alferrekoak edo errepikatuak bidetik kentzeko, unibertsitateko kide guztiak gonbidatu nahi ditugu adieraztera beren ustez zein egoeratan sinplifikatu beharko liratekeen orain dauden prozedurak, burokratikoegiak direlako eta, beraz, goiko printzipio horiek betetzen ez dituztelako.

Tramitazioa