Sailen esparru Arautegia
Aldaketa honen funtsezko arrazoia da sailetako organoen funtzionamenduari buruzko zenbait alderdi hobetzea, horrela egitura horien kudeaketa malguagoa izan dadin eta koherenteagoa unibertsitatearen gainerako arauekin. Alde batetik, jaso da batzordeak jakintza arloka eratzeko aukera, sailean sail atalik ez badago. Bestetik, handitu egin da AZPkoen ordezkari kopurua saileko kontseiluan eta aldatu egin da masterreko ikasleen ordezkaria aukeratzeko era. Azkenik, teknologia berriek aukera ematen dute deialdiak egiteko eta erabakiak argitaratzeko tramiteak arindu dezaketen aldaketak sartzeko, gobernu organoen funtzionamendua arinagoa izan dadin.