Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko osaera
Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko burua errektorea izango da, edo horretarako eskuordetza daukan errektoreordea, eta batzordeko kide izango dira unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten irakasle edo ikertzaile doktoreen taldekoak izanik irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan gutxien dela hamar urteko esperientzia egiaztatua duten hamabost lagun, hiru jakintzaren adar bakoitzeko. Gobernu Kontseiluak, aparteko kasuetan eta behar bezala arrazoituta, handitu ahal izango du batzordeko kide kopurua, betiere proportzioa gordeta; era berean, batzordeko kideak izendatzeko prozedura eta funtzionamendua arautu ahal izango ditu.
Kideak izendatzeko prozeduran neurriak zehaztuko ditu emakumezko eta gizonezko kideen kopuruak orekatuak izan daitezen.
Batzordeak idazkari teknikoa izango du; Ikerketari Laguntzeko Ataleko burua izango da idazkari teknikoa, eta ahotsa izango du, baina ez botorik.
Gehienez ere segituko bi agintaldi bete ahal izango dira Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordean.
OSAERA
-
BATZORDEBURUA
- Inmaculada Arostegui Madariaga
-
ARTE ETA GIZA ZIENTZIEN JAKINTZA ARLOAN
- Juan Antonio Quirós Castillo
- Beatriz Fernández Fernández
- Natxo Rodríguez Arkaute
-
GIZARTE ETA LEGE ZIENTZIEN JAKINTZA ARLOAN
- Josu Arteche González
- Ana Isabel Pérez Machio
- Gema Lasarte Leonet
-
INGENIARITZA ETA ARKITEKTURAREN JAKINTZA ARLOAN
- Aitor Erkoreka González
- Olatz Arbelaitz Gallego
- Izaskun Garrido Hernández
-
ZIENTZIEN JAKINTZA ARLOAN
- Alicia Alonso Izquierdo
- José Luis Vilas Vilela
- Xabier López Pestaña
-
OSASUN ZIENTZIEN JAKINTZA ARLOAN
- Rosa María Hernández Martín
- Patricia Aspichueta Celaá
- Luis Bujanda Fernández de Pierola
IDAZKARI TEKNIKOA
- Endika Ceballos Uncilla