Comisión de Postgrado composición

Graduondoko Batzordearen osaera

Graduondoko Batzordearen burua errektorea izango da, edo horretarako eskuordetza daukan pertsona, eta batzordeko kide izango dira: unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten irakasle edo ikertzaile doktoreen taldeko hamabost lagun, hiru jakintzaren adar bakoitzeko, irakaskuntzaren edo ikerketaren arloan gutxien dela hamar urteko esperientzia eta graduondoko ikasketa ofizialen gestioan esperientzia dutenak; eta master edo doktoregoko bost ikasle. Gobernu Kontseiluak, aparteko kasuetan eta behar bezala arrazoituta, handitu ahal izango du batzordeko kide kopurua, betiere, proportzioa gordeta; era berean, batzordeko kideak izendatzeko prozedura
eta funtzionamendua arautu ahal izango ditu. Kideak izendatzeko prozeduran neurriak zehaztuko dira emakumezko eta gizonezko kideen kopuruak orekatuak izan daitezen.

Idazkari teknikoa Graduondoko ikasketen Zerbitzuko burua izango da, eta ahotsa izango du, baina ez botorik. Kargua utzi, gaixotu edo kanpoan balego, Akademi Gestioko Zerbitzuko buruak beteko du haren lekua.

Graduondoko Batzordean ikasleek erraztasuna izan dezaten beren eginkizunak betetzeko, ordezkari titularrek zein ordezkoek hartu ahal izango dute parte.


Gehienez ere segituko bi agintaldi bete ahal izango dira UPV/EHUko Graduondoko Batzordean.

 

OSAERA

  • BATZORDEBURUA

    • Montserrat Maritxalar Anglada

IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN ORDEZKARI GISA

  • Arte eta giza zientzien jakintza arloan

    • Susana Jodra Llorente
    • Carlos García Castillero
    • Santiago de Pablo Contreras
  • Zientzien jakintza arloan

    • Begoña Bazan Blau
    • Asier Fullaondo Elordui-Zapaterietxe
    • Miren Ostra Beldarrain
  • Osasun zientzien jakintza arloan

    • Mª Begoña Ruiz Larrea
    • Jon Zarate Sesma
    • Teresa Morera Herreras
  • Gizarte eta lege zientzien jakintza arloan

    • Amaia Maseda García
    • Juana Goizueta Vertiz
    • Arkaitz Lareki Arcos
  • Ingeniaritza eta arkitekturaren jakintza arloan

    • Itziar Cabanes Axpe
    • Koldobika Gojenola Galletebeitia
    • Estibaliz Apiñaniz Fernández de Larrinoa

IKASLEEN ORDEZKARI GISA

  • Alexia Cobo Sayago (Giza eta Lege Zientziak)
  • Aitor Guisasola Serrano (Zientziak)
  • Lidia Maeso Aragón ( Osasun Zientziak)
  • Itziar Altuzarra Alonso ( Gizarte eta Lege Zientziak)
  • Markel Ferro Postigo ( Ingeniaritza eta arkitektura)

IDAZKARI TEKNIKOA

  • Amaya Landera López