Dirección de Proyectos Internacionales

NAZIOARTEKO PROIEKTUEN ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

Honakoak dira zuzendari honen eginkizunak:

a) Ikerketako nazioarteko programa eta proiektuetan parte hartzera bultzatzea ikertzaileak.
b) Laguntza ematea ikertzaileei ikerketako nazioarteko proiektuak gara ditzaten.

c) Laguntza ematea I+G proiektuen bulegoari.
d) Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeari I+G proiektuen bulegoan egiten dituen jardueren memoria aurkeztea.
e) UPV/EHUko ikertaldeen eta nazioarteko ikertaldeen arteko lankidetza bultzatzea.
f) Nazioarteko tesien jarraipena egitea.
g) Irakasle-ikertzaileen Errektoreordetzari laguntza ematea irakasle-ikertzaileei laguntza emateko eskariak tramitatzean, kontratuei buruzkoetan eta promozioari buruzkoetan (akreditazioak, seiurtekoak…).
h) UPV/EHUren parte hartzea bultzatzea bikaintasun partzuergoetan eta sareetan.
i) Ikerketa jarduerarekin lotutako nazioarteko raking-en jarraipena egitea.
j) Arloan ardura daukan Errektoreordetzari proposamenak aurkeztea ikerketaren arloko hitzarmenak eta akordioak egiteko nazioarteko erakundeekin.
k) Ikerketaren arloko errektoreordeari arloko proposamenak aurkeztea.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%67

ORDAINSARI OSAGARRIA

2