NAZIO MAILAKO RANKINGAK
U Ranking

U-Ranking proiektua bi erakunderen ekimena da; batetik, BBVA fundazioarena, BBVA taldeak bere enpresa jardunaren xede diren gizarteekiko duen hobekuntzarako konpromisoaren adierazle gisa, eta, bestetik, Instituto Valencia de Investigaciones Económicas institutuarena, ikerkuntza ekonomikoa sustatu eta garatzea duena helburu, bai eta emaitzak nazio zein nazioartean zabaltzea ere.
2022ko TXOSTENA
Edizio honetan emaitzak hauek dira:
U-Ranking
U-Rankingak espainiar estatuko unibertsitateak ordenatzen ditu, irakaskuntzan, ikerkuntzan, berrikuntzan eta garapen teknologikoan, zein bere errendimenduaren arabera eta erakundeen tamaina ezberdinaren ondorioak zuzenduz, elkarren konparagarri izan daitezen. Unibertsitate guztiak 11 mailatan biltzen dira eta aztertutako 89 unibertsitatetatik, UPV/EHU 5. mailan agertzen da 1,1 indizearekin, rankingaren lehenengo unibertsitatearen 1,5koaren aurrean, datuon arabera. Eta espainiar unibertsitateen bi xede nagusien arabera, alegia, irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntzaren arabera, UPV/EHU honako postu hauetan dago:
IRAKASKUNTZAREN RANKINGA
3. mailan dago, 1,1eko indizearekin.
IKERKUNTZAREN ETA BERRIKUNTZAREN RANKINGA
9. mailan dago, 1,1eko indizearekin.
U-Ranking Volume
Aurrekoak ez bezala, U-Ranking Volume-k kontutan hartzen du emaitzen multzo osoa –unibertsitateen irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntza eta garapen teknologikoarenak– eta, hortaz, unibertsitatearen tamainak zeresan berezia izaten du erakunde bakoitzaren errendimenduari dagokionean. Ranking honetan, UPV/EHU 6. tokian agertzen da aztertu diren 89 unibertsitateen artean, 3,8 indizearekin, ranking honen lehenengo unibertsitateen 5.5ekoaren aurrean. Eta espainiar unibertsitateen bi xede nagusien arabera, alegia, irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntzaren, UPV/EHU honako postu hauetan dago:
IRAKASKUNTZAREN RANKINGA
6. mailan dago, 3,7ko indizearekin.
IKERKUNTZAREN ETA BERRIKUNTZAREN RANKINGA
9. mailan dago, 3,9ko indizearekin.
Unibertsitateen Web rankinga

Unibertsitateen WEB rankinga, ikerketa zientifikoen goi kontseiluan (CSIC) integratutako ikertaldea den Cibermetria laborategiaren ekimena.*
Cibermetria laborategiak (Cybermetrics lab) lantzen dituen ikasketen arloaren barruan dago erakunde akademiko eta ikerkuntzakoek interneten duten presentzia eta zientzia Web bidez komunikatzeko prozesuak analizatzea.
Metodo kuantitatiboak erabilita, laborategiak adierazleak diseinatzen eta aplikatzen egiten du lana, Web-ean den jarduera zientifikoa aztertzeko asmoz, Zibermetriaren diziplina berriaren oinarria izanik (barne Webometria, altmetria eta erabilera analisia). Adierazle zibermetrikoak zientzia eta teknologiaren ebaluatzeko erabil daitezke eta metodo bibliometrikoekin lortutako emaitzek osagarri dira, azterketa zientziometrikoetan.
Iturriak:
http://www.webometrics.info
http://www.csic.es/
http://cchs.csic.es/es/research-lab/laboratorio-cibermetria
Unibertsitateen web rankingean, UPV/EHUk munduko rankingeko 346. postua du, adierazle emaitza hauekin:
Inpaktua: 627
Irekitasuna: 455
Bikaintasuna: 254
Web rankinga estatu mailara mugatzen bada, UPV/EHUk 11. postua du eta Europar Batasuna mailara 88. postua du.
Espainiar estatuko 500 ikertzailerik onenen rankingean, WEBOMETRICS-ek ere argitara ematen duen rankingean, UPV/EHUk 9 pertsona jartzen ditu, 74. postutik hasi, non Angel Rubio Materialen Fisika sailekoa dagoen, 478. postura bitartean.
CSIC 1939. urtean fundatu zen, lehengo erakunde batetik abiatuta, hain zuzen, Azterketa eta Ikerkuntza Zientifikoak Hedatzeko Batzarretik, Ramón y Cajal irakasle Nobel saridunak sustatu eta lehendabiziko zuzendari izan zelarik, 1907. urtean sortu zuen erakundetik abiatuta.
Ikerketa zientifikoen goi kontseiluaren agentzia estatala (CSIC) Espainian den erakunde publikorik handiena da ikerkuntzari dagokionean, eta hirugarrena, Europa mailan. Zientzia eta Berrikuntzarako ministerioari adskribaturik, Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzarako estatu idazkaritza bitartez dela, ikerkuntzak garatu eta sustatzea du helburu nagusia, aurrerapen zientifiko eta teknologikoaren onurarako eta espainiar eta atzerriko erakundeekiko lankidetza darabil helburu horren erdiesteko. CSIC-ek ezinbesteko zeregina burutzen du politika zientifiko eta teknologikoaren arloan, oinarrizko ikerkuntzatik hasi eta ekoizte sektoreranzko jakintza transferentziara arteko eremuak hartzen baititu.
CSIC eginkizun funtsezkoan ere jarduten da ikertzaile eta teknikari berriak zientzia eta teknologiaren hainbat alderditan prestatzerakoan.
REBIUN-Ikerketa-errepositorioen ebaluazioa

UPV/EHUko Unibertsitateko Biltegiak CRUEk ebaluatutako 25 itemetatik 19 betetzen ditu. Ebaluazio-prozesu horren helburua da REBIUNeko erakundeen ikerketa-biltegi instituzionalak ebaluatzea. Ebaluazioaren datuak hemen kontsulta daitezke: Rebiun - Biltegien ebaluazioa.
CyD Fundazioa

CyD Fundazioaren azken txostenaren arabera, "Espainiako unibertsitateak. Ikuspegi autonomikoa. 2024" Euskal unibertsitate-sistema Espainiako seigarren garrantzitsuena da, kuantitatiboki, guztizko tituludunei edo irakasle eta ikertzaileei (PDI) eta matrikulatutako zazpigarrenari arreta ematen bazaie. Eskualdearen barruan, Euskal Herriko Unibertsitatea nabarmentzen da kuantitatiboki, lehenik eta behin.
Argitalpenei dagokienez, nahiz eta Euskal Herriko unibertsitateak seigarrenak izan bolumen absolutuan, irakasle eta ikertzaileek argitalpen horiek erlatibizatzen dituztenean, lanaldi osoko baliokidetzan (ETC IIP) hamalaugarren postura igarotzen dira.