Kontsulta publikoa, Euskal Herriko Unibertsitatearen doktoregoko irakaskuntzen kudeaketa antolatzeko arautegia prestatzeari buruzkoa

Kontsulta publikoa, Euskal Herriko Unibertsitatearen doktoregoko irakaskuntzen kudeaketa antolatzeko arautegia prestatzeari buruzkoa

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa), 133.1 artikuluan dioenez, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean dauden subjektuek eta erakunde ordezkagarrienek.

Dokumentu honen helburua da unibertsitateko kideei eta gaiaren eraginpean dauden erakundeei jakinaraztea unibertsitate honek asmoa duela izenburuan aipatutako arautegia onartzeko, hura prestatzeko prozesuan parte har dezaten.

a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

Gaur egun indarrean dagoen doktorego irakaskuntzen kudeaketa arautegia Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez onartu zen.

Gerora argitaratu da Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa, bai eta uztailaren 4ko 576/2023 Errege Dekretua ere, doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretua aldatzen duena. Bi arau horiek aldaketak egin dituzte doktoregoko unibertsitate irakaskuntzetan, gure arautegia egokitzea eskatzen dutelarik.

Era berean, urte hauetan arazoak antzeman dira indarreko doktorego irakaskuntzak kudeatzeko arautegia aplikatzearen ondorioz, batzuetan argitasun faltagatik egituran eta idazketan.

b) Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.

Erregulazio berri hori egiteko beharra Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak eta uztailaren 4ko 576/2023 Errege Dekretuak sartutako arau aldaketek eragin dute, hain zuzen ere, doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretua aldatzen baitute. 

c) Arauaren helburuak.

Erregelamendu honen xedea da Euskal Herriko Unibertsitatearen doktoregoko ikasketa ofizialen kudeaketa antolatzea. Erregelamenduak, besteak beste, arautzen ditu ikasketetarako sarbidea, onarpena eta matrikula; tesiaren gainbegiratzea eta garapena, ebaluazioa barne; tesi tipologiak, eta tituluari lotutako aipamenak.

d) Litezkeen bestelako hautabide erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Arautegi honen bidez arautu behar dira irakaskuntzen tipologia eta baldintzak, irakaskuntzak onartzeko prozedurak eta irakaskuntzen antolamendua.

Beraz, unibertsitateko kideek eta arautegiaren eraginpean dauden elkarte edo bestelako erakundeek ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte (iradokizunak, iritziak eta abar) 2024ko OTSAILAREN 13ra arte, berori barne dela. Ekarpenok posgrado-fcontinua@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko dira eta ezinbestekoa izango da ekarpenaren egilea behar bezala identifikatzea.

Leioa, 2024ko urtarrilaren 30a.

​Dokumentua: