IV. Berdintasun Planari buruzko informazio publikoa
Unibertsitatea IV. Berdintasun Planean lantzen ari da. Horretarako, diagnostiko-txostena egin da. Gure unibertsitatearen ikertzaileak izan dira egileak eta horren laburpena eransten da. Txostenaren edukiak kontuan hartuz, planean jaso beharko liratekeen jarduera-ildoei, lehentasunei edo jarduerei buruzko iradokizunak bidaltzeko eskatzen dizuegu.
Horretarako epea martxoaren 1eko 14:00ak baino lehen izango da, idazkaritza.nagusia@ehu.eus helbide elektronikoan. Proposamen bakoitzaren justifikazio laburra egiteko eskatzen dizuegu.