IRAUNKORTASUNEKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) Iraunkortasunaren eta gizarte konpromisoaren ildo nagusiak bultzatu eta planifikatzea Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordearekin batera (kudeaketa, irakaskuntza, ikerkuntza eta transferentzia).
b) Zeharkako izaera duten politikak diseinatu eta koordinatzea baita gauzatzeko orduan engaiatuta dauden unitateei (sailak, dekanotzak eta zerbitzuak) aholkua ematea ere.
c) Iraunkortasunerako hezkuntza sustatzen duen sarea baten garapena koordinatu eta planifikatzea unibertsitate curriculumean txertatuz.
d) XXI. mendean aurre egin behar diegun gizarte, ekonomia, kultur eta ingurugiroko arazoei buruz ikasleek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek erabaki informatuak hartu ahal izateko baldintzak sortzea.
e) Campus Iraunkorraren ideia (Campus Bizia Lab) praktikan garatzea.
f) Iraunkortasunaren kudeaketaren arloan (ingurugiroan inpaktua gutxitzea eta hondakin arriskutsuen prebentzioa) ekintzak bultzatu, koordinatu eta gainbegiratzea.
g) Goi-mailako Hezkuntzan dauden Iraunkortasunerako Hezkuntzako nazioarteko sareetan parte hartzea sustatzea.
h) Berdintasunerako Zuzendaritzarekin batera programak eta jarduerak koordinatzea.
e) Urteroko memoria aurkeztea.
i) Unibertsitate honek garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzen bidez egiten dituen jarduerak koordinatzea, Garapenerako lankidetza-bulegoaren bitartez.
j) Alor horretan egokitzen zaion beste edozein funtzio betetzea, errektoreak edo Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko erretoreordearen aginduz.