IRAKASLEEN ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
Irakasleen (pertsonal irakasle eta ikertzailearen) zuzendariak, honako eginkizun hauek izango ditu bere, Irakasle eta Ikertzaileen arloko Errektoreordetzari atxikita:
a) Irakasleen Lana Ikuskatzeko Zerbitzua zuzentzea.
b) Ikasturte bakoitzeko irakats eskaintzaren tramitazioaz eta onarpenaz arduratzen diren organoei laguntzea, betebehar akademikoak betetzen direla bermatzeko. Era berean, hurrengo ikasturteko irakats eskaintza eta irakats betebeharrak zehazteko, ikastegiek eman behar duten informazioaren osagarri diren datuak bildu beharko ditu.
c) Irakasle eta ikertzaile bakoitzari emandako irakats betebeharraren betetze-mailari buruzko informazioa biltzea.
d) Irakasleen arloan sailek duten politikaren jarraipena zehaztea.
e) Irakasle eta Ikertzaileen arloko errektoreordeak egokitzen dizkion gainerako funtzioak betetzea.