INFORMAZIO PUBLIKOAREN ESKAERA

INFORMAZIO PUBLIKOAREN ESKAERA

Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak –Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeko Bideari eta Gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean (10eko BOE) jasotzen duenez–, bide elektronikoz edo modu presentzialez aurkez daitezke:

a) Bide elektronikoz, UPV/EHUren erregistro elektronikoan, eskuratu nahi den informazioaren jabe den organoari eskaera orokor bat zuzenduta. Hona hemen esteka:

https://egoitza.ehu.eus/eu/web/egoitza

b) Modu presentzialez:

1.- UPV/EHUko erregistro-gaietan  laguntzeko bulegoetan, informazio hau kontuan hartuta:

https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/erregistro-orokorra_ordutegia

2.- Edozein administrazio organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

3.- Posta bulegoetan.

4.- Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.

5.- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan.