Funciones Dirección de Servicios Generales de investigación

IKERKUNTZARAKO ZERBITZU OROKORRETAKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

Ikerkuntzarako Zerbitzu Nagusietako (SGIker) zuzendariaren eginkizunak dira:
a) SGIker zuzentzea UPV/EHUko ikerketa, Garapen eta Berrikuntza-batzordearen irizpideei jarraituz.
b) SGIker-eko administrazioko langileen zuzendari funtzionala izatea.
c) SGIker-eko atalen barne antolamendurako proposamenak egitea.
d) SGIker-eko atalen jarduerei buruzko urteko txostena aurkeztea ikerketa, garapen eta berrikuntza batzordeari.
e) SGIker-en lokalak gestionatzea.
f) Ataletako arazo tekniko berezietarako aholku batzorde bereziak sortzea.
g) Ataletako arduradunekin batera aurrekontuak zehaztea.
h) SGIker-eko arautegiak bete egiten direla zaintzea.
i) SGIker-ekin edo emandako zerbitzuekin zerikusia duten arloetarako kanpoko erakundeekin hitzarmenak egiteko proposamenak aurkeztea eskudun errektoreordeari.
j) Zerbitzuaren jarduera arloko proposamenak egitea Ikerketako errektoreordeari.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%67

ORDAINSARI OSAGARRIA

2