GURE UNIBERTSITATETIK KANPOKO IKASLEEN PRAKTIKAK UPV/EHU-N

Gure Unibertsitatetik kanpoko ikasleen praktikak UPV/EHU-n

Aldaketa-proposamen honen helburu nagusia da gure unibertsitatean praktikak egiten dituzten UPV/EHUtik kanpoko ikasleen praktikak izapidetzeko prozedura bizkortzea eta erraztea.

Unibertsitate-komunitateko kideek banaka edo taldeka egin ahal izango dituzte ordezko testuak, 2025eko urtarrilaren 15eko 12:00ak baino lehen. Ekarpen horiek posta elektroniko honetara bidaliko dira: idazkaritza.nagusia@ehu.eus, eta egin ahal izateko ezinbestekoa izango da behar bezala identifikatzea.