GRADUONDOKOAREN ARLOKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) Graduondoko Batzordean parte hartzea eta batzordeari aholku ematea, eta batzordeburua ez dagoenean edo gaixorik dagoenean haren ordezkoa izatea.
b) Graduondoko Batzordearen gidalerroak garatzea eta aplikatzea.
c) Graduondoko ikasketetako irakaskuntza gidaliburuak egiteko jarrai bideen berri ematea.
d) Graduondoko titulu proposamenen arauak egitea eta eguneratzea.
e) Graduondoko ikasketen kudeaketarako araudiak egitea eta eguneratzea.
f) Graduondoko titulu ofizialen matrikulaziorako ebaluaziorako, gestiorako eta kreditue aitortzarako gidalerroak zehaztea.
g) Graduondoko titulu ofizialen jarraipena, egiaztapena eta akreditazioa gainbegiratzea.
h) Graduondoko ikasketen proposamenen (ofizialak eta berezkoak) eta jardueren gaineko aholkularitza ematea. bakoitzaren arautegi espezifikoaren arabera.
i) lkasketa proposamenen ebaluazioa koordinatzea, Graduonoko ikasketen arloko indarguneak eta hobekuntza arloak hautemateko.
j) UPV/EHUren ikastegiak, sailak eta institutuak. hala propioak nola atxikiak, koordinatzea. Era berean. beste unibertsitate, erakunde akademiko edo ikerketa erakunde batzuekin koordinatzea. Graduondoko gaietan.
k) Graduondoko ikasketetan lankidetzan diharduten kanpoko erakundeek iko harremana bultzatzea.
l) Graduondoko gastu programen aurrekontua onartzea.
m) Graduondoko ikasketa ofizialei buruzko programa kontratuaren gauzapena koordinatzea.
n) Graduondoko plan estrategikoaren adierazleen emaitzak egiaztatzea eta kudeatzea.
ñ) Master ofizialei eta doktorego programei eman beharreko dirua onartzea eta banaketa koordinatzea.
o) Graduondoko ikasketa ofizialak baimentzeko espedienteak zuzentzea.
p) Graduondoko ikasketei lotutako hitzarmenen tramitazioa eta kudeak., eta koordinatzea.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA
%67
ORDAINSARI OSAGARRIA
2