Gobernu ona
Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioa modernizatzeko gobernu-taldeak garatuko dituen ekimenen berri aurkituko duzu atal honetan. Helburua unibertsitate-komunitatearen komunikazioa eta parte-hartzea hobetzea da, bai erabakiak hartzen diren prozeduretan eta bai unibertsitatearen kudeaketan ere.
Zehazki:
-
Arautegiak egiteko prozeduran parte hartzeko protokoloa. Errektoretza-taldeak proposatuko duen erregelamendu-mailako arau bat egin aurretik, izapide hau irekiko da, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek iritzia eman dezaten.
-
Sinplifikazio administratiboaren prozedura. Tramite neketsuak, alferrekoak edo errepikatuak ezabatzeko asmoz, unibertsitate-komunitateari dei egiten zaio prozesu burokratikoa gehiegizkoa dela uste duen egoerak jakinaraz ditzan, premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioetara egokitzen ez delako.
-
Arauen laburpen exekutiboak. 2021eko irailetik, gobernu taldearen ekimenez onartzen diren erregelamenduzko arauen hasieran, "laburpen exekutibo" bat egongo da, erabiltzaile-mailan horien edukiaren helburua eta funtsa azaltzeko.