EGINKIZUNAK: GIPUZKOAKO CAMPUSEKO HEZKUNTZARAKO LAGUNTZAREN ARLOKO KOORDINAZIOA

GIPUZKOAKO CAMPUSEKO HEZKUNTZARAKO LAGUNTZAREN ARLOKO KOORDINAZIOA

EGINKIZUNAK

a) Irakasleek prestakuntzaren arloan dituzten eskariak eta premiak identifikatzea, Campuseko tituluetan eta ikastegietan.

b) Campusaren ikuspegitik, HELAZekin zerikusia daukaten gaien inguruko unibertsitatearen eta euskal gizartearen premiak eta iritziak jasotzea.

c) HELAZ taldeko gainerako kideekin lankidetzan jardutea, programa berrien diseinuan.

d) HELAZen programak aurrera eramateko beharrezkoak diren euskarriak eta giza baliabideak antolatzen laguntzea, eta Campusean egindako programen kudeaketaren ardura bere gain hartzea.

e) Campuseko ikastegietako dekanotza eta zuzendaritza taldeak, koordinatzaileak eta batzordeak zerbitzuko eskumenei lotutako alderdietan orientatzea, Campuseko beste arduradun batzuekin koordinatuta, hala behar izanez gero.

f) Gerora beste bi campusetara eraman ahal izango diren hezkuntza berrikuntzako eta prestakuntzako jarduerak aztertzea eta, hala behar bada, abiaraztea. 

g) Hezkuntza berrikuntzako eta prestakuntzako programak ebaluatzea, gainerako langileen laguntzaz, baita haien eragina ere ikasleen ikaskuntzan.

h) Zuzendaritzarekin lankidetzan jardutea, jardueren urteko memoria egiten.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%50

ORDAINSARI OSAGARRIA

3