Competencias Vicegerentes de Campus

CAMPUSEKO GERENTEORDEA

EZKUDUNAK

Campuseko gerenteordeak laguntza emango die campuseko errektoreordeari eta Campuseko Batzarrari ondarearen eta ekonomia eta administrazioaren arloko gauza guztietan.
Zehatzago, eta gerentearen jarraibideei eutsiz betiere, honako hauek egingo ditu gerenteordeak:

  • Campusaren kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa egingo du, eta zerbitzu orokorren jarduna zuzenduko du campusean, bai eta zerbitzu orokorrei sostengua emateko zerbitzuak gidatu eta koordinatu ere.
  • Campuseko administrazio eta zerbitzuetako langileak gidatu eta koordinatuko ditu.
  • Etengabeko prestakuntza eta hobekuntza programak proposatu eta bideratuko ditu campuseko administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.
  • Aholku emango die campuseko administrazio atalei edo campusean txertatutako erakundeei, eta beren zereginak koordinatuko ditu.
  • Era berean, eskuordetzan ematen zaizkion gainerako eskumenak izango ditu, bai eta estatutuotan eta hauek garatzeko arauetan ematen zaizkion beste eskumen guztiak ere.