Gardentasun Rankingak
Compromiso y Transparencia fundazioaren gardentasun rankinga
Compromiso y Transparencia fundazioa 2007. urtean eratu zen enpresa, akademia eta lukuru asmorik gabeko sektoretik etorritako zenbait profesionalen eskutik, erakundeen gobernu ona, gardentasuna, kontu emate eta gizarte inpaktua sustatzeko helburuaz.
Xedea du gizarteak erakunde eta enpresetan jarritako konfiantza sendotzea, gardentasuna, gobernu ona eta gizarte konpromisoa sustatuz.
Iturria: https://www.hazfundacion.org/rankings-de-transparencia/sector/universidades-publicas/2019/universidad-del-pais-vasco-euskal-herriko-unibertsitatea
(Informazio hau 2022ko urtarrilaren 27an, 11:31etan hartu da)
Unibertsitateen gardentasunaren rankingean, UPV/EHU 26 postutatik 13.an dago (40 puntu), litezkeen 27 adierazleetatik 25 duelarik.
Dyntra, Gardentasunaren Indize Dinamikoa
Dyntrak plataforma kolaboratibo bat garatzen du, gobernu, administrazio publiko, alderdi politiko, hautetsi eta gizarte eraginen informazio publikoa era dinamiko, eraginkor, garden eta irekian neurtzeko helburua duena.
Indize horiek kudeatzeko eta bete diren jakiteko, Dyntra plataforma teknologikotik egiten da, horrek ematen digu bete ote diren ebaluazio irekia egiteko aukera, erakunde publiko eta gobernu marko tipologiaren barruko indizean islatutako estandarrak kontuan harturik.
Dyntra tresna bat da, zabala, lagin adierazgarria eta aditua den komunitate batek kudeatutako datu publikoetan oinarritzen dena, eta erakundeak neurtu eta analizatzeko eredu parte hartzaileetan inplikatuta dagoena.
UPV/EHU analizatutako 79 unibertsitateen (50 publikoak eta 29 pribatuak) zerrendan 16. tokian ageri da, eta balioetsitako 137 adierazletik 97 bete ditu.
Leioan, 2022ko urtarrilaren 27an