Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
Hizkuntza plangintza proposatzea Gobernu Kontseiluari, kontseiluak onar dezan.
Campusetan eta ikastegietan euskararen erabilera normaldu eta hobetzeko neurri egokiak proposatzea.
Aholkua ematea UPV/EHUko gobernu organoei unibertsitateko hizkuntza politikari buruzko gaietan.
Urtero, hizkuntza normalkuntzako neurriak ebaluatzea, eta Gobernu Kontseiluari jarduera txostenaren eta jarduera planaren berri ematea.
UPV/EHUn euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko arautegia proposatzea Gobernu Kontseiluari, kontseiluak onar dezan.
Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere.