comisión de investigación, desarrollo e innovación competencias
Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordearen eskumenak
Urteko eta urte anitzerako ikerketa programazioa proposatzea Gobernu Kontseiluari kontuan hartuta, besteak beste, campusen ikuspegia eta haien ekimenak.
Aurrekontua banatzeko irizpideak eta proposamenak egitea, Gobernu Kontseiluak onartutako irizpide eta prozedurei kalterik egin gabe.
Ikerketaren finantziaziorako deialdien berri ematea. Deialdiak publikoak izango dira.
UPV/EHUko ikerlanen berri izan eta hori ebaluatzeko aukera emango duten azterlanak eskatu eta egitea.
UPV/EHUko ikertaldeen urteroko memoria egitea, taldeen, sailen eta unibertsitateko ikerketa institutuen memorietan oinarrituta.
Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere.