Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
Irakasleei buruzko arautegia onartzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari.
Errektoreari proposamena egitea unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko eta irakasle kontratatuen plazak betetzeko lehiaketetako epaimahaietako kideak izendatzeko.
Irakasleen eta ikertzaileen premien inguruan sailek aurkeztuko dituzten memoriei buruzko iritzia ematea.
Estatutu hauek edo UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak esleituko dizkion gainerakoak.
Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere.