Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
Graduondoko ikasketen helburuak onartzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari, plangintza estrategiko orokorraren barruan, bai eta ikasketa horien akademia antolakuntza etagestiorako arautegien proposamena onartzekoa ere.
Graduondoko ikasketetako kalitate batzordeek beren lana zuzentasunez egiten dutela bermatzea eta ziurtatzea.
UPV/EHUko graduondoko titulu ofizialetako eta graduondoko berezko ikasketen garapena ebaluatzea, bai eta UPV/EHUko graduondokoen kalitateari buruzko urteko txostena egitea ere.
Graduondoko tituluak sortu edo aldatzeko proposamenen berri ematea.
Graduondoko ikasketen arloko ikasketa berrikuntzako programen berri ematea.
Ikastegiak eta sailak sortu, aldatu eta kentzeko proposamenen berri ematea Gobernu Kontseiluari, kasuan kasuko campuseko batzarra entzun ondoren.
Batzordearen eskumeneko diren berezko tituluak luzatzeko erabakia hartzea.
Graduondoko sari bereziak onartzea ikastegiek eta doktoregoko eskolek egindako proposamenari jarraituz.
Graduondoko ikasketen harmonizazioa zaintzea.
Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere. Ondorio horietarako, graduondokoei buruzko unibertsitate arauetan Doktoregoko Azpibatzordea edo Akademia Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordea aipatzen diren bakoitzean, aipamen horiek Graduondoko Batzordeari buruzkoak direla ulertuko da.
Bere eskumeneko ikasketetako kalitatezko prestakuntza programen katalogoei buruzko iritzia ematea.