Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
Gobernu Kontseiluari honako hauek aurkeztea, ontzat eman ditzan: graduko ikasketen helburuen proposamena, plangintza estrategiko orokorraren arabera egina, eta ikasketa horienakademia antolakuntza eta gestiorako arautegien proposamena.
Ikastegietako kalitate batzordeek zereginak zuzentasunez betetzen dituztela zaintzea.
Graduko titulu ofizialetako eta berezko tituluetako ikasketen eta graduko titulurik izan gabe egin daitezkeen beste ikasketa batzuen garapena ebaluatzea, bai eta UPV/EHUko graduen kalitateari buruzko urteko txostena egitea ere.
Graduko tituluak sortu edo aldatzeko proposamenen berri ematea.
Graduko ikasketen arloko ikasketa berrikuntzako programen berri ematea.
Ikastegiak eta sailak sortu, aldatu eta kentzeko proposamenen berri ematea Gobernu Kontseiluari, kasuan kasuko campuseko batzarra entzun ondoren.
Graduko ikasketetarako plaza mugak urtero aurkeztea Gobernu Kontseiluari, Campuseko Batzarra entzun ondoren.
Batzordearen eskumeneko diren berezko tituluak luzatzeko erabakia hartzea.
Graduko sari bereziak onartzea ikastegiaren proposamenari jarraituz.
Graduko ikasketen harmonizazioa zaintzea.
Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere. Gradukoikasketen arloari buruzko unibertsitate araudian Akademia Antolakuntzako Batzordea aipatzen den bakoitzean, aipamen horiek Graduko Batzordeari buruzkoak direla ulertuko da.
Bere eskumeneko ikasketetako kalitatezko prestakuntza programen katalogoei buruzko iritzia ematea.