Errektorea aukeratzeko arautegia
Klaustroak 2021eko azaroaren 25ean onartu zuen UPV/EHUren Estatutuen Erreformako Azken Xedapenetako Bigarrenak ezartzen zuen, indarrean sartu eta bederatzi hilabeteko epean, dagozkion arau aldaketak onartu behar zirela, Klaustroan ordezkaritza duten unibertsitate komunitateko sektoreetako kide anitzeko gobernu eta ordezkaritza organoen osaera dagozkien erregelamenduetara egokitzeko.
Aurreko derrigorrezko aldaketekin batera, araudi horiek eguneratu eta egungo errealitate teknologikora egokitu nahi dira, eta azken aldian antzemandako beharrei eta eskaerei erantzun nahi zaie.
Indarrean dagoen testuari gorriz gehitu zaio gehitu nahi dena. Eta kendu nahi dena horiz ilunduta. Nahi baduzue, idazkaritza.nagusia@ehu.eus helbidera testuei buruzko iradokizunak bidal ditzakezue, ordezko testu bat eta proposamenaren justifikazioa edo motibazioa adieraziz, ekainaren 22ko 12:00ak baino lehen.
EKARPENEN LABURPENA
Ez da egon ekarpenik.