Eginkizunak: EHUGUNE ZUZENDARITZA – KONPROMISOA ETA ERAGIN SOZIALA

EHUGUNE ZUZENDARITZA – KONPROMISOA ETA ERAGIN SOZIALA

EGINKIZUNAK

a) Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordearekin batera, jarduera-ildo estrategikoak diseinatzea eta planifikatzea (irakaskuntzaren kudeaketa, ikerketa eta transferentzia), UPV/EHUren eta euskal gizartearen arteko topaketa eta konpromisoa sustatzeko, gizarte, kultura, ekonomia eta politika gai interesgarriak jorratze aldera.

b) Hainbat unibertsitate eremuren eta euskal gizartearen artean topaguneak eta eztabaidaguneak sortzen laguntzen.

c) Eztabaida eta hausnarketa estrategikoko ekimenak koordinatzea UPV/EHUko ikastegi guztietan.

d) UPV/EHUren eta euskal gizartearen arteko topaketa eta hausnarketa sustatzeko ekimenak babestea.

e) Bere estrategian definitutako helburuak betetzeko egoki iritzitako bitarteko propioak kudeatzea.

f) Ikasleek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek XXI. mendean ditugun gizarte, ekonomia, kultura eta ingurumen-arazoei buruzko erabaki informatuak hartu ahal izateko baldintzak sortzea.

g) Goi-mailako Hezkuntzako Gizarte Lankidetza eta Konpromisoko nazioarteko sareetan parte hartzea sustatzea, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearekin, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearekin eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearekin koordinatuta.

h) Programak eta ekintzak koordinatzea Berdintasun Zuzendaritzarekin eta Kultura Zuzendaritzarekin.

i) Garapenerako Lankidetzaren Bulegoaren bitartez, unibertsitate honek garapen-bidean dauden herrialdeekiko elkartasun, parte-hartze sozial eta lankidetzako lanak koordinatzea.

j) Arlo horretan, errektoreak eskuordetu edo Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak eskatutako beste edozein eginkizun,

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%67

ORDAINSARI OSAGARRIA

2