EGINKIZUNA ETA IKUSPEGIA

EGINKIZUNA ETA IKUSPEGIA

Eginkizuna

UPV/EHU euskal unibertsitate publikoa da, eta konprometituta dago euskal kulturarekin, gizarte erronkekin eta garapen jasangarriarekin, prestakuntzaren, ikerketaren, ezagutzaren transferentziaren eta toki nahiz mundu mailako aliantzen bidez, jakintzaren adar guztietan.

 

Ikuspegia

  • UPV/EHUk bere ikasleei ematen dien prestakuntza ikerketan eta pentsamendu kritikoan oinarrituta dago, metodo zientifikoa erabilita. Garapen jasangarriarekin inplikatuta dagoen prestakuntza bat da. Unibertsitateak aukera ematen die ikasleei beren buruak intelektualki eta giza ikuspegitik garatzeko, eta ingurunea eraldatzeko gaitasuna eskuratzen dute, modu etiko batean eta sormena erabilita, gero eta zorrotzagoa den ingurune aldakor batean.
  • UPV/EHUk bere ikerketa eredua indartu nahi du, gizarte, kultura, ekonomia eta ingurumen arloetako erronka berrietara orientatua eta erronka horiekin konprometitua, Diziplinaz gaindiko eta nazioarteko lankidetza sustatuz, baita ingurumen sozioekonomikoarekiko lankidetza ere, jakintzaren bidez gizarte eraldaketan lider izateko bokazioarekin.
  • UPV/EHU, Euskadiko erakunde ikertzaile nagusia izanik, aliatu natural gisa identifikatzen da trantsizio digitalaren, trantsizio energetikoaren eta kohesio digitalaren desafioei aurre egiteko lurraldean garatzen diren I+G+b proiektuetan.
  • UPV/EHU bere inguruan sustraitutako unibertsitate bat da, irekia eta iragazkorra, eta bi norabideko inpaktua eragiteko helburua du. Erreferentzia eta identifikazio eredu izan nahi du euskal gizartearentzat.