BIZKAIKO CAMPUSEKO IKASLEEN, MUGIKORTASUNAREN ETA KIROLEN ARLOKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
Haren ardura izango dira Campuseko ikasleekiko harremanak eta elkarrizketak, Campuseko errektoreordearekin eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearekin koordinatuta. Ikasleen parte hartzea bultzatzeko jarduerak eta bitartekoak bultzatuko ditu, formalizatutako bideak erabilita (Ikasleen Kontseilua) edo egoki iritzitako beste batzuk. Horrez gain, Campuseko errektoreordeari lagunduko dio, Bizkaiko Campuseko ikasleen elkarteetako ordezkariekin dituen harremanetan.
Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearekin koordinatuta, haren ardura izango dira Campuseko Zuzendaritzak Ikasleentzako Argibide Zerbitzuarekin eduki beharreko harremanak.
Campuseko beste zuzendari batzuekin eta gerenteordearekin koordinatuta, ikasleentzako garraio zerbitzuaren prestazioa hobetzeko ekimena kudeatuko du zerbitzua ematen duten enpresen bidez, ingurumenerako jasangarria den mugikortasuna bultzatuz.
Haren ardura izango da, halaber, atzerriko hizkuntzen prestakuntza osagarriak koordinatzea, eta horretarako, unibertsitateko kideentzako ikastaroak antolatuko ditu.
Campuseko kirol azpiegituren eta jardueren plangintzaz, garapenaz eta ebaluazioaz arduratuko da. Erakunde publiko eta pribatuekiko akordioak bultzatu eta garatuko ditu, Bizkaiko Campusean kirol jarduera hobetzeko.
Era berean, hiru campusetako jarduera koordinatu eta UPV/EHU ordezkatuko du erkidegoko, estatuko edo nazioarteko jardueretan, eta inguruko beste unibertsitate batzuekiko harremanak bultzatuko ditu, kirol arloan.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA
%67
ORDAINSARI OSAGARRIA
2