Eginkizunak: BIZKAIKO CAMPUSEKO AZPIEGITUREN ETA CAMPUSAREN GARAPENAREN ARLOKO ZUZENDARITZA

BIZKAIKO CAMPUSEKO AZPIEGITUREN ETA CAMPUSAREN GARAPENAREN ARLOKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

Zuzendaritzak ikastegiek gaur egungo tituluak gizartearen premietara egokitzeko egindako ekimenak bultzatu eta babestuko ditu.

Parte hartuko du Urte Anitzeko Planeko, zaharberritzeak eta aldaketak egiteko lanetako eta beste lan txikietako inbertsioen garapenean, Campuseko errektoreordearekin eta gerenteordearekin batera, eta, era berean, haren ardura izango da proiektu berriak diseinatu eta abian jartzea.

Haren ardura izango dira landako praktiketarako deialdiak eta dirulaguntzak ematea jarduera zientifikoetarako, biltzarretarako, ikastaroetarako ... eta zeregin hori campuseko administratzailearekin batera egingo du. Era berean, gerenteordearen lankidetzan jardungo du campus arteko garraioa egiten duten enpresekiko harremanetan.

Plan estrategikoa eta/edo dena delako campuseko eta ikastegietako kalitate planak bultzatzeko eta garatzeko ardura ere izango du, errektoreordetza eskudunarekin  koordinatuta.

Era berean, kasuan kasuko  campuseko eta ikastegietako ekogestio planak bultzatu eta garatzeko ardura izango du.

Zuzendaritza horren zeregina da Campuseko errektoreordearen laguntzailea izatea, eta laguntza eta babesa emango du errektoreordeak eskatutako gaietan.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%67

ORDAINSARI OSAGARRIA

2