UPV/EHUko ARAUTEGIAK EGITEKO PROZEDURAN PARTE HARTZEKO PROTOKOLOA (murriztuta)

UPV/EHUko arautegiak egiteko prozeduran parte hartzeko protokoloa

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, aurrerantzean APAPEL), 133. artikuluan arautzen du herritarren parte hartzea lege mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran. Bertan dioenez, Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakundeek iritzia eman dezaten.

Protokolo honen helburua da zehaztea aurretiko kontsulta publiko hori Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) zelan egingo den.Ez da arau juridiko bat, ezpada jokatzeko jarraibide bat eta errektorego taldeak gobernu onaren alde hartutako konpromiso bat.

Tramitazioa

Kontsultak