Arautegia, atzerriko unibertsitate ikasketak homologatzeke dauzkaten ikasleak UPV/EHUko graduetan onartzeari buruzkoa, eta ministerio eskudunak baldintzapeko homologazioetan eskatzen dituen prestakuntza osagarriak UPV/EHUn egiteari buruzkoa
Honen bidez, UPV/EHUko graduetarako onarpen prozesua arautuko da atzerriko unibertsitate ikasketak hasita edo amaituta baina homologatzeke dauzkaten pertsonentzat. Era berean, arautuko dira Hezkuntza, Kultura eta Kirola ministerio eskudunak goi mailako atzerriko tituluak baldintzapean homologatzen dituenean eskatzen dituen prestakuntza osagarriak.
Garatu eta zehazten ditu ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluan zehazten ez diren alderdiak, non ezartzen baita graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan onartzeko prozeduren oinarrizko arautegia, bai eta urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan ere, non ezartzen baitira atzerriko hezkuntza sistemetako unibertsitate irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetasun adierazpenerako eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak eta, aurreko ikasketa antolamenduetako unibertsitate titulu ofizialak Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruaren mailarekin bat datozela ezartzeko prozedura, abenduaren 3ko ECD/2654/2015 aginduarekin batera.