ARABAKO CAMPUSEKO EKINTZAILETZAKO ETA TRANSFERENTZIAKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
Zuzendariak Campuseko errektoreordeari lagunduko dio UPV/EHUk Campus horretan inguru sozioekonomikoko erakunde publiko zein pribatuekin dituen harremanak bultzatzen eta garatzen; era berean, unIbertsitate-enpresa
lankidetza programak sustatuko ditu eta, oro har, campusean jakintza transferitzeko. enplegua sustatzeko eta baliabideak eskuratzeko jardueretan lagunduko du.
Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearekin lankidetzan jardungo du, ekintzailetzaren kultura sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko jarduerak antolatzen eta egiten.
Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzarekin lankidetzan jardungo du campusean eta Arabako lurralde historikoan bertako erakundeen lankidetzaz jakintza transmititzeko antolatuko diren jarduerak bultzatzen eta garatzen.
Ikerketa jarduerari lotutako zeharkako prestakuntza jarduerak bultzatu eta antolatuko ditu Arabako Campusean, Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren lankidetzaz.
Horrez gain, campuseko errektoreordeari laguntza emango dio, parte hartzeko eskatzen zaizkion gaietan.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA
67%
ORDAINSARI OSAGARRIA
2