Funciones Asesor asesora de salud animal

ANIMALIEN OSASUNERAKO AHOLKULARIA

EGINKIZUNAK

Animalien Osasunerako aholkularia UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea izango da, Albaitaritzako titulua duena eta, bere lanez gain, honako hauek egingo ditu:
a) Animalien osasunarekin zerikusia daukaten alderdi guztiak gainbegiratzea eta aholkuak ematea, bai animaliategietan bai UPV/EHUko Animaliekin egiten den Esperimentaziorako Etika Batzordean, Animalien Osasunaren alorreko espezialista gisa.
b) Animalien egoera sanitarioa kontrolatzeko sistemak ezartzea.
c) Zehaztea, ikertzaileekin koordinatuta, ikerlanean zehar animaliei aplikatuko zaizkien tratamenduak.
d) Animaliak hartu eta lekuz aldatzeko txostenak eta baimenak idatzi eta bidaltzea, bai eta beharrezko ziurtagiri sanitarioak egitea ere.
e) Ziurtatzea legeria betetzen dela bere ardurapeko arloetan.
f) Animalien mugimenduak erregistratu eta kontrolatzeko sistemak antolatzea.
g) Aholku ematea animalien osasunarekin zerikusia daukaten gai metodologikoetan eta esperimentazioko protokoloetan.
h) Farmakoak eta albaitaritzako produktuak errezetatzea. Farmaziako eskariak kudeatzea eta botikina kontrolatzea.
i) Ikerketa proiektuak ebaluatzean aholkuak ematea, bere eskumeneko gaietan, Animaliekin egiten den Esperimentaziorako Etika Batzordeari.

IRAKASLANAREN MURRIZKETA

%50

ORDAINSARI OSAGARRIA

3