FUNCIONES

Funtzioak

Honako eskumen hauek ditu UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Kontseiluak:

  • Unibertsitateen Portaeren Kodea aplikatzen laguntzea garapenerako lankidetzaren arloan, kode hori gauzatzeko laguntza emanez, hobetzeko proposamenak landuz eta kodea oso-osorik aplikatzeko irizpideak proposatuz.
  • Garapenerako lankidetzari buruzko plan, programa eta jarduketak egiteko proposamenak egitea, UPV/EHUk gauza ditzan.
  • Unibertsitateen Portaeren Kodea garapenerako lankidetzaren arloan aplikatu ondoren, honako arlo hauen jarraipena eta ebaluazioa egitea: aurrez finkatutako helburuak, eta aurrera eramandako ekintzak eta unibertsitate politikak.
  • Nazioarteko elkartasunaren esparruan eztabaida kritikoa bultzatzea.
  • Beste erakunde eta gizarte eragile batzuekin batera garapenerako lankidetzari lotutako ekintzak egin daitezen bultzatzea.
  • Unibertsitateko kideek garapenerako lankidetzarekin lotuta egindako jarduketak ezagutzera ematea.
  • UPV/EHUko gobernu, ordezkaritza eta aholkularitza organoek garapenerako unibertsitate lankidetzaren arloan emandako beste edozein eskumen.