Etika+Tratamendua

UPV/EHUko Irakaskuntzaren eta Ikerketen Etikarako Batzordea (IIEB), zehazki Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordea (GIEB), UPV/EHUn egiten diren ikerketa zientifikoko proiektuen edo irakaskuntza-jardueren ebaluazioa eta jarraipena egiteaz arduratzen den kide anitzeko organoa da. Horregatik, UPV/EHUko GANDERE Ikerketa Taldeak M10 inprimakiaren eskaera gauzatzen du, IIEB/GIEBen aldeko txostena eskuratzeko, ikerketa zientifikoko proiektuei edo irakaskuntza-jarduerei dagokienez.

GANDERE Ikerketa Taldeak egiten dituen lan akademikoetan eta/edo ikerketa-proiektuetan lankidetzan aritzeak edo parte-hartzeak (baimen informatuaren bidez) ez du inolako kalterik eragingo denboraren erabileraz gain edo, saioa audioan edo bideoan grabatzen den kasuetan, informazioaren bilketa errazteko, intimitatearen aurkako sartzetzat har daitekela.

Datu Pertsonalak Babesteko arau-esparruan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dugu lankidetza edo parte-hartzea beti dela borondatezkoa (izaera altruista duena) eta konfidentziala (ez zaie daturik emango hirugarrenei, eta ez da zabalduko azken informatzailea identifika dezakeen daturik) eta, edozein unetan, erabil daitezke datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, trataera mugatzeko, eramangarritasunerako eta aurka egiteko eskubideak, UPV/EHUren ardurapean dagoen TI0643 - GANDERE fitxategian. Informazio gehiagorako: https://www.ehu.eus/babestu