XSLaren edukia
Fisika II. Elektromagnetismoa eta Uhinak
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
- Titulazioa
- Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 30 | 45 |
Gelako p. | 15 | 30 |
Laborategiko p. | 15 | 15 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
EZAGUTZAK EDO EDUKIAK:
RCO1: Graduatua gai izango da oinarrizko eta berariazko ikasgaien kontzeptuak eta teknikak identifikatzeko,
ingeniaritzako metodo, teoria eta tresna moderno berriak ikasi ahal izateko, behar den besteko moldakortasuna emanez
bere lanbidean jardutean egoera berrietara egokitzeko.
RCO6: Graduatuak ingeniaritzaren eremuan aplikagarriak diren fisikaren eta kimikaren oinarrizko legeak identifikatuko
ditu.
GAITASUNAK:
RC4: Graduatua gai izango da metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzeko: egoera problematikoa
kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, eta hipotesiak eta irtenbideak planteatzea energia berriztagarrietako
ingeniaritzaren berezko ereduak erabiliz.
TREBETASUNAK
HE1: Graduatua gai izango da arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz konpontzeko.
HE5: Graduatua gai izango da eraginkortasunez taldean modu eraikitzailean lan egiteko, erabakiak hartzeko gaitasunak
eta ezagutzak integratuz.
HE6: Graduatua gai izango da ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzeko, etengabeko prestakuntza gauzatuz, baita
ondorengo ikasketei ekiteko ere, autonomia maila handiarekin.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. gaia- Higidura oszilakorra.
Higidura harmoniko sinplea. Konposizioa. Oszilatzaileak. Oszilazio aske, indargetu eta behartuak.
2. gaia- Uhin-higidura harmonikoa.
Zeharkako eta luzetarako uhinak. Energia eta intentsitatea. Interferentzia.
3. gaia- Optika
Islapen legea eta errefrakzioaren Snell-en legea.
4. gaia- Eremu elektrikoa.
Coulomb-en legea. Karga baten eta karga-banaketaren eremua eta potentziala. Gauss-en legea. Eroaleak elektrostatikan. Kondentsadoreak.
5. gaia- Eremu magnetikoa.
Partikula kargatuen higidura eremu magnetikoaren barrena. Eremu magnetikoek korronte elektrikoarengan egiten duten indarra. Korronte zuzenak eta espira bateko korronteak sortutako eremu magnetikoa. Ampère-ren legea.
6. gaia- Denboraren menpeko diren eremuak.
Faraday eta Lenz-en legea. Elkar-indukzioa eta autoindukzioa. Eremu magnetikoaren energia. Oszilazio elektrikoak.
7. gaia- Maxwell-en ekuazioak.
Maxwell-en ekuazioak. Uhin elektromagnetikoak. Espektro elektromagnetikoa.
Laborategian zazpi saio eginen dira:
1. Praktika: Oszilazioak.
2. Praktika: Oszilazio bortxatuak. Erresonantzia. Uhinak. Uhin geldikorrak.
3. Praktika: Uhinak. Optika.
4. Praktika: Eremu elektrikoa. Kondentsadoreak.
5. Praktika: Korronte-balantza.
6. Praktika: Eremu magnetikoa.
7. Praktika: Eremu elektromagnetiko aldakorrak.
MetodologiaToggle Navigation
Fisika gaia bi ikasgaietan banatu da. Bietan teoria, buruketak eta laborategiko praktikak eginen dira.
Teoria eta buruketak gelan egiten dira. Teoria zati bakoitzari ariketa eta buruketa multzo bat dagokio, ikusitako kontzeptuak zuzenean erabiltzeko eta ondoren, beste multzo bat kontzeptu ezberdinak elkarrekin erlazionatzeko. Eskola-orduetan gaiaren oinarriak eta kontzeptu berriak jorratuko dira. Etxean gelan ikusitakoa aplikatuz ariketak eginen dira, ondoren gelan zuzenduko direnak.
Hamabostean behin laborategiko bi orduko saioa egiten da. Laborategiko 7 praktika eginen dira, beti eskola-orduetan eta etxean lantzen ari denarekin loturik egonen direnak eta kronologikoki bat eginen dutenak. Laborategian, beti, talde txikitan lan eginen da. Saiakuntzetan jasotako datuei tratamendu egokia emanen zaie programa informatikoen bidez (Capstone erabiliko dugu datuen tratamendua egiteko eta askotan Pasco etxeko sentsoreak datuak biltzeko edo neurtzeko) eta, ondoren, interpretatuko dira emandako teoriaren argitan. Laborategian egindako praktikaren txostena talde-lanean egin behar da laborategi eta gelatik kanpo eta hurrengo praktika egin aurretik eman behar zaio irakasleari. Txostenak era egokian egitea garrantzitsua da.
e-gela erabiliko da irakaskuntza-materiala eskuratzeko, galdera-sortak egiteko (irakaskuntza aktiboetan) eta, azkenik, ikasturtean zehar ikasleak erdietsitako nota guztiak bertan azalduko dira. Plataforma hau erabiliko da, baita, ikasleek beraien lanak igotzeko eta, ondoren, irakasleek lan horiek zuzenketekin itzultzeko.
Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko lanak edo/eta ariketak egingo dira ikasleek jasangarritasun irizpideak aplikatu dezaten.
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
-Azterketa idatzia
-Laborategiko praktikak egin.
-Taldeko lanak
Derrigorrezkoa da laborategiko saio guztietara agertzea. Horretaz gain, laborategiko praktikak gainditzeko saio bakoitzari dagokion txostena egin behar da, bakoitza dagokion epean emanez irakasleari. Irakasleak praktiketako notak jartzeko kontuan hartuko ditu egindako txostenak eta praktika egitean jarritako ekimena eta gogoa.
Teoria eta buruketen azterketa bat eginen da lehen lauhilekoa amaitzean eta, hortaz gain, bigarren lauhilekoaren erdi aldera lehen zatiaren proba eginen da. Ohiko deialdian, bigarren zatia bakarrik egin daiteke (lehen zatiaren proban gutxienez 10etik 5 atera bada) edo bi zatiak dituen azterketa osoa egin daiteke.
Azterketez gain, irakasleak kontuan hartuko du gelan egin beharreko lanetan (buruketa, ariketa edo kasua) parte-hartzea eta ekimena.
Bai teoria eta buruketen azterketan, bai praktiketan nahitaezkoa da gutxienez 4 puntu ateratzea 10etik hurrengo sistema erabili eta aprobatu ahal izateko; azken nota honela kalkulatuko da:
0.25 x praktiketako nota+ 0.75 x teoria-buruketetako nota
Horrela kalkulatutako notak gutxienez 5 balio behar du.
AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko Ikasleen ebaluaziorako arautegiko 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Kasu honetan, ikaslea azkeneko azterketa bakarrarekin ebaluatua izango da, alderdi praktikoa (laborategiko proba) ere izango duena. Alderdi praktikoak %25 balioko du eta teoria-buruketak %75. Derrigorrezkoa da alderdi bakoitzean 10etik 5, gutxienez, lortzea.
Edozein dela ere ebaluazio-sistema (jarraitua edo azken ebaluazio-sistema)osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
UKO EGITEA
Araudi horretako 12. artikuluaren arabera, horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako, eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez, irakasgaiaren ikasketen gidaliburuan hala agertuko dena.
Ikaslea ez bada idatzizko probara aurkezten, edozein deialditan, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta «Aurkezteke» jarriko zaio.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikaslearen lan-koadernoa
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Fishbanne-Gasiorowicz-Thornton, Fisika zientzialari eta ingeniarientzat. EHU (2008)
Tipler P.A. y Mosca G., Física para la ciencia y la tecnología. Editorial Reverté, S.A.
Barcelona, (2005).
Física, Vol. 1 y 2. Serway. Raymond A. Editorial Thomson (2003).
Gehiago sakontzeko bibliografia
Etxebarria, Fisika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea (2003)
Alonso, Finn. Física. Addison-Wesley Interamericana (1995)
Franco, A. Interneteko Fisika-ikastaro elkarreragilea. http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/
Franco, A. Fundamentos Físicos de las Energías Renovables. http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica3/
Aldizkariak
Physics Teacher Online, http://scitation.aip.org/tpt/
Physics Education, http://www.iop.org/EJ/journal/PhysEd
Elhuyar, http://www.elhuyar.org
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:00 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 10:00-11:00 | ||||
16-30 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 09:00-10:00 | ||||
18-30 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:00-11:00 | 11:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 1.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eAULA 1.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 2.8 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 11:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 2.8 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 13:30-14:30 | ||||
16-30 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:30-13:30 | ||||
18-30 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:30-13:30 | ||||
16-30 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 13:30-14:30 | ||||
17-29 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA
- eLABORATORIO FISICA(305) - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA