Presentación

Aurkezpena

Irakaskuntzako eta ikerketako unitate bat da Fisika Aplikatua I saila, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta bere gain dauka Fisika irakasteko ardura unibertsitate horretako zenbait zentrotan: Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan eta Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskolan. Bere egoitza (helbidea eta idazkaritza) Bilboko Ingeniaritza Eskolan dago. Guztira, 60 irakasle eta ikertzaile iraunkor baino gehiago dauzka, eta horietatik 50 inguru irakasle eta ikertzaile doktore iraunkorrak dira; halaber, administrazio eta zerbitzuetako bi langile dauzka eta zenbait doktorego-ikasle. Azken horien kopurua aldakorra izaten da.
Sailaren irakaskuntza-betebeharrak barne hartzen ditu UPV/EHUk eskainitako Graduko tituluetako hainbat ikasgai. Horiez gain, Gradu-ondoko Master ofizial baten arduraduna da saila. Halaber, Gradu-amaierako Lanak, Master-amaierako Lanak eta Doktorego-tesiak egiteko aukerak eskaintzen ditu ikasleentzat. Parte hartzen du, halaber, beste sail eta unibertsitate batzuek eskainitako Master eta Doktorego-programetan. Horretarako, zenbait irakaskuntzako laborategi dauzka, bere ikastegietan banatuta.
Ikerketan, ibilbide luzea egina dauka sail honek Fisikaren zenbait atal ezberdinetan (bai oinarrizko Fisikan zein aplikatuan), Astronomiaren eta Astrofisikaren ikerketan eta Fisikaren irakaskuntzan. Hainbat Ikerketa-laborategi dauzka zenbait ikastegitan banatuta, eta Behatoki Astronomiko bat ere badu Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Horiek guztiak Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-talde ezberdinen ardurapean daude, eta sail honetako irakasleen esku dago laborategi horien ardura.
Webgune honen atal ezberdinetan aurkituko duzue sailaren irakaskuntzako nahiz ikerketa-jarduerei buruzko informazio xehatuagoa, baita sailak ikastegi bakoitzean duen kokapenari eta bertako langileei buruzkoa ere.

 

Webgunearen sorrera: Guillermo Lobera

Webgunearen mantentze-lanak: Jose Felix Rojas​​