Edukiak-2017-2018

Edukiak

Dantzari-bikote bat

Ikasketa osagarri hauen bidez euskal dantzaren ezagutzan, tradiziotik sorkuntzarako ibilbidean, sakontzeko aukera eskaintzera gatoz UPV/EHUn. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera ematen dugu teoria eta praktika uztartuz.

Dantza tradizionalaren oinarriak landuko dira, baina baita zenbait errepertorio adierazgarri, esaterako “Zuberoako maskaradetako” sistemara hurbilduko gara, eta alor bakoitzeko irakasle espezialistekin lantzeko aukera izango dugu. Landuko diren materia guztietan, tradizioaren ezagutzatik abiatuta sorkuntzara bidean egindako ekarpenak jorratuko dira.

Bost modulotan antolatu da ikastaroa:

  • Euskal dantzaren historiarako sarrera
  • Musika eta dantza, mugimenduaren erritmikaruntz
  • Euskal dantzaren teknika errepertorio eta sistemetan
  • Euskal dantzaren teknika akademikoak: Zuberoako dantza sistema
  • Euskal dantza: tradiziotik Sorkuntzara

Irakasleak

  • Patxi Laborda
  • Jon Maya
  • Johane Etxebest
  • Sabin Bikandi
  • Claude Iruretagoiena
  • Oier Araolaza
  • Jon Iruretagoiena

Moduluko irakasleaz gain irakasle gonbidatua ere egongo da.

Irakasle gonbidatuak

  • Iñaki Irigoien
  • Juan Antonio Urbeltz
  • Iñaki Goirizelaia